A L E N

Asociacion Cultural / Kultur Elkartea

[Cas]    [Eus]
Gaurko zenbakiak
Zenbakia 9

Aurten, dugun eskaintza kulturala hobetzekotan, kirol eta kultur elkarteok gure ekintzak mantentzeko eta jardueren kopurua handitzeko erronkari aurre egin behar izan diogu, beti ere, hauen kalitatea hobetuz. Bitartean, "Krisia" aitzaki, finantza espekulazioak eta etxebizitzen burbuilak sustatutako krisia, ekintzak eta jarduerak garatzeko udal dirulaguntzak aurrekontuaren %30aren azpitik murriztu egin da.

Krisi ekonomikoak ez luke zetan kultura-krisian bilakatu behar, kulturak zibilizazioaren garapenaren kontzeptuarekin eta aurrerakuntzaren ideiarekin batera, krisi ekonomikoari aurre egiteko inbertsio errentagarriena ematen baitu.Sopuertak herritarren parte-hartzea sustatzeko bide den elkarte sare indartsu eta eragilea du. UNESCOren arabera: "Kulturak berak bereziki arrazionala, kritikoa eta etikoki konprometitua den izakian bihurtzen gaitu". Alen Elkarteak gizarte ekintza honi erabilgarri ditugun giza eta finantza baliabide guztiak ematen dizkio, beraz, Udalari eta gainerako erakundeei dagokien erantzunkidetasuna eskatzen diegu. Barne-orrialdeetan Elkarteak kultura arlo desberdinetan garatutako jarduerak biltzeaz gain, Udaletxean aurkeztutako ondarearen babeserako eskaerak jaso ditugu. Eskaerak ondarearen narriadurak, ondasunen uzteak zein hondamenak larriturik aurkeztu genituen Udaletxean erantzunen bat jasotzekotan, baina gaur egun ez dugu erakunde honen erantzunik jaso. Krisiari aurre egiteko Kulturan inbertitzen dugu, era berean, erakundeen laguntza eskatzen dugu ondarearen zaintzan eta birgaiguntzan legez bere erantzukizuna izateagatik.

Aurten, tamalgarria da Ismael Fidalgoren heriotza. Fidalgo jauna Alen Elkartearen bazkide izateaz gain, Alenen jaiotako margolari inpresionista ezaguna zen. Arteari egindako ekarpenagatik, hainbat mihisetan adierazitako Enkarterrietara zion maitasunagatik, zuzendaritzako batzak Ismael Fidalgo Alen elkarteko ohorezko bazkide izendatzen du. Hurrengo otsailaren 12an, bere heriotzaren lehenengo urteurrena delarik, honen omenean koadro erakusketa bat egitea eta udaletxean kontzejuko kale bati edota plaza bati bere izena jartzearen eskaera egitea erabaki dugu.

Gora Sopuerta!.

revista actual


Kultur Etxea Antonio Trueba, Plza. Carmen Quintana n°6, 48190 Sopuerta, Bizkaia.